martes, 31 de octubre de 2017

JANTALOIN - SUSTRAI AISIALDI TALDEA

JANTALOIN

SUSTRAI AISIALDI TALDEA - LOIOLA

Bertan dugu arimen gaua eta aurten Sustraiko lagunok modu berezi batean ospatuko dugu. Azaroaren 1ean 18:00etan ipuinen ibilbide berezi bat egingo dugu kultur etxean barrena. Beldurrezko hainbat ipuin entzuteaz gain Mexikon data berezi hauek nola ospatzen dituzten ikusteko aukera paregabea izango dugu. Parte hartzeko ohar batzuk luzatzen dizkizuegu:
  • Beldurra pasatzeko uneak egongo dira, ez dugu gehiegizko izua bilatzen baino kontuan hartu beharrezkoa iruditzen zaigu.
  • Ekimena giro goxo batean egin nahi dugu eta hortaz partaide kopuru maximo bat zehaztu dugu. Garaiz etortzea gomendatzen dizuegu parte hartzeko aukera izateko.
  • Mozorrotuta etortzeko deialdia ere egiten dizuegu (etxeko arropa zaharrekin baldin bada askoz hobe)
Animatu eta zatoz!




No hay comentarios:

Publicar un comentario