jueves, 8 de noviembre de 2012

XABIER ZABALA LOIOLATARRA DONOSTIARRA TRAINERUKO PRESTATZAILE


XABIER ZABALAK HARTUKO DU MENDIREN LEKUA

Xabier Zabala Bixkar izango da Jose Ramon Mendizabalen ordezkoa, Donostiarra arraun elkartean. Izan ere, klubeko zuzendaritzak hala erabakita, Bixkar izango da Donostiarrako lehen taldeko entrenatzailea datorren denboraldian. Astearteko egunkarian jakinarazi zuen IRUTXULOKO HITZAk Mendik entrenatzaile izateari utziko zioela, orain berriz, leku hori Bixkarrek beteko duela jakin du. Gaztetatik arraunean aritu da Bixkar, arraun finkoan zein mugikorrean. Lehenengo bere auzoan bertan, Loiolan, Ur-Kirolaken; eta ondoren, Zumaian, Trintxerpen eta Pasai Donibanen aritu izan da. Azken bi urteetan Donostiarrako arraunlaria izan da, eta orain jauzia emango du, entrenatzaile postua betez. Hala ere, ez da entrenatzaile lanetan arituko den lehen aldia. Urkin entrenatzailea izan zen, eta egun, Hernaniko klubean ere gaztetxoak entrenatzen dabil.



Estitxu Zabala, Irutxuloko Hitza, 2012-11-08
http://irutxulo.hitza.info/2012/11/08/xabier-zabalak-hartuko-du-mendiren-lekua/

No hay comentarios:

Publicar un comentario