lunes, 23 de abril de 2012

DISEINATZAILE LOIOLATARRA CIBELESKO PASARELAN

Isabel Zapardiez diseinatzaile loiolatarrak, aurten ere, Cibeles Madrid Novias-en parte hartuko du. Ezkontzen alorreko pasarela garrantzitsuenetakoa da, eta bertan, 2013rako prestatu duen bilduma aurkeztuko du. Lehenengoz, eztei eta festa jantziek osatutako desfilea egingo du Cibelesen.
Egunotan maiatzaren 3an erakutsiko dituen lanei azken ukitua ematen ari zaie. Loiolatarraren hitzetan, bildumako soinekoek “xarma eta emetasuna” dute ezaugarri. Batzuetarako, ninfen eta  maitagarrien ideia hartu badu ere,”arrosa eta kristal koloreko glamourrez eta adierazgarritasunez betetako mundua” nagusi da.

Maitane Aldanondo, Irutxuloko Hitza, 2012-04-20

http://irutxulo.hitza.info/2012/04/20/isabel-zapardiez-moda-diseinatzaile-donostiarra-cibeles-madrid-noviasen-izango-da/

No hay comentarios:

Publicar un comentario