lunes, 2 de abril de 2012

BILKETA PNEUMATIKOAN ALDAKETAK


Plastikozko ontziak ez dituzte bilketa pneumatiko bidez jasoko Loiolan eta Loiolako Erriberan


Igandetik aurrera edukiontzi arruntak jarriko dituzte Loiolan eta Loiolako Erriberan plastikozko ontziak birziklatzeko. Orain arte, bilketa pneumatiko bidez jasotzen zituzten plastikozko ontzi, lata, brick eta gainerakoak; igandetik aurrera, baina, postontzi formako edukiontziak ezingo dira hondakin mota hori botatzeko erabili. Birziklatzen ez den gainerako zaborra (beira, papera eta plastikozko ontzi ez den gainerako guztia) jasotzeko egokituko dituzte, egun, plastikozko ontziak jasotzeko erabiltzen diren ontziak.

Irutxuloko Hitza 2012-03-30

http://irutxulo.hitza.info/2012/03/30/plastikozko-ontziak-ez-dituzte-bilketa-pneumatiko-bidez-jasoko-loiolan-eta-loiolako-erriberan/


No hay comentarios:

Publicar un comentario