viernes, 10 de febrero de 2012

TXOMINEKO KALTETUENTZAT IRTENBIDE BILA

Txomineko kaltetu bakoitzarekin irtenbide bila ari direla dio Burutaranek

PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gascok Txomin Eneako bizilagunek bizi duten egoeraz ohartarazi du. Uholdeen ondorioz etxerik gabe geratu ziren 15 familia Udalak eskainitako etxe batean bizi dira. Orain beren etxeetara itzultzeko agindu dietela salatu du Gascok. Udalak auzotar horientzat irtenbiderik bilatu ez duenez, iraila edo urria aldera Morlansen eraikitzen ari diren hainbat etxe eskainiko dituela jakinarazi du PSE-EEko bozeramaileak. «Auzune berria eraikitzen den bitartean, bospasei urtez behin behineko etxebizitza izango dute», jakinarazi du.
Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak «zakarkeria politikotzat» jo ditu oposizioko bozeramailearen hitzak. Kaltetuekin harremanetan ari direla esan du, «bakoitzari egoera ekonomiko, pertsonal eta juridikora egokitutako irtenbidea emateko».
Zenbait kasutan akordioa aurreratuta dagoela eta besteekin laster itxiko dela erantsi du zinegotziak. Irtenbide beharrean diren familiak zortzi direla eta ez 15, zuzendu du Burutaranek. Hamabost familia kale gorrian geratuko direla esatea «erantzukizun falta ikaragarria» dela adierazi du Burutaranek.
PSE-EEk, halaber, uholdeetako kalteak arintzeko, alkateak agindu zuen kontzertu edo jai bereziaren inguruan berririk ote dagoen galdetu du.

Xabier Etxabe - Irutxulo Hitza 2012-02-10

http://irutxulo.hitza.info/2012/02/10/%EF%BB%BFtxomineko-kaltetu-bakoitzarekin-irtenbide-bila-ari-direla-dio-burutaranek/


No hay comentarios:

Publicar un comentario