jueves, 22 de diciembre de 2011

OLENTZERO LOIOLARA DATOR - LA SALLEKOAK KANTARI AUZOAN

Hontza elkarteak antolatuta, Olentzero Loiolan izango da larunbatean, abenduak 24. Arratsaldeko 16:30-etan Eliza Kalean izango da haurren gutunak jasotzen eta opariak banatzen. 17:00-etan txokolatada ospatuko da gorputzak berotzeko eta 17:30-etan auzoan barrena Olentzerorekin kantatzera gonbidatzen dira auzotar guztiak.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------

  Beste aldetik, La Salle ikastetxeko haur, guraso, irakasle eta lagunak ere Gabon kantak abestera irtengo dira Loiolan zehar larunbatean, abenduak 24. Arratsaldeko 16:30-etan bilduko dira eskolako eliz aretoan entsaio txiki bat egiteko. Ondoren, txokolate bero pixka bat edan eta auzoan barrena ibiliko dira kantari. Jasotako dirua Tandanacui proiekturako izango da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario