viernes, 11 de noviembre de 2011

"IZARREN ARGIA" FILMA IKUSGAI LOIOLAN

San Martineko topaketen barruan, ostiralean azaroak 11 arratsaldeko zazpiretan "Izarren argia" filma eskeiniko da Loiolako Kultur Etxean. Filma hau Mikel Ruedak zuzendutakoa da eta Barbara Goenaga eta Itziar Lazkano dira aktore nagusiak. Bertan, gerra zibilaren garaiko gertakizun batzuk kontatzen dira,  Saturrarango espetxean izandakoak.



 SINOPSIA:
1938ean Saturrarango emakumeen kartzela Espainiako Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren
lekuko izan zen. Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Gertutik ezagutuko du Gerra Zibilaren atalik ilunena. Victoriaeta gainerako emakume presoak erregimen frankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.

Saturrarango emakumeen kartzela mesedetako mojen ardurapean dago. “Pantera Zuria” da espetxeko zuzendaria eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituz, preso dauden emakumeei haurrak kenduko dizkie erregimenaren aldeko familien esku uzteko, “Espainiaren onerako” dela argudiatuz, eta emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtuz.

Gosez hildakoak, bortxaketak, irainak eta tratu txarrak… Saturraran ejerzito frankistako soldaduen burdel partikularra zango da. Horixe aurkituko du Victoriak kartzelan. Semearen galerak eta etsipenak bultzatuta, Victoriak aurre egingo dio “Pantera Zuriari” gainerako presoekin batera. Zigorrak eta irainak jasango ditu, ihes egiten saiatuko da, baina azkenean egoera horretan bizitzen ikasiko du, semea berreskuratuko duen itxaropenaz.

Izan ere, guztia galdu dugunean, itxaropenak soilik salba gaitzazke.

DATU TEKNIKOAK:
   ZUZENDARIA ETA GIDOILARIA : Mikel Rueda Sasieta
• PRODUKTOREA: Eduardo Barinaga
• PRODUKZIO ZUZENDARIA : Asier Bilbao
• PRODUKZIO BURUA : Mikel Huércanos
• ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Julen Robles
• ARGAZKI ZUZENDARIA : Gonzalo Berridi
• ARTE ZUZENDARIA : Peio Villalba
• ZUZENEKO SOINUA : Pablo Bueno
• MUSIKA: José Ramón Gutiérrez
• ESTILISTA : Josune Lasa
• MAKILLAJEA : Eva Alfonso

AKTOREAK: Barbara Goenaga, Itziar Lazkano, Estibaliz Gabilondo, Teresa Calo, Amaia Lizarralde,  Garbiñe Insausti, Sara Cozar, Amagoia Lauzirika, Itziar Ituño, Patxi Santamaria, Aitor Beltran, Alex Bermudez.

URTEA: 2010
PRODUKTORA: BALEUKO S.L.

No hay comentarios:

Publicar un comentario