jueves, 10 de noviembre de 2011

AUZOLANA UHOLDEAK JASAN DITUZTENEI LAGUNTZEKO

MARTUTENEKO Uholdeak direla eta, AUZOLANA prestatzeko bilera antolatu da.

Gaur osteguna, azaroak 10, arratsaldeko 20:30ean, Añorgako Antzokian, Futbol zelaiaren ondoan, besteak beste, Donostiako Piratek eta Udalak deituriko bilera irekia egingo da larunbata goizean Martutenen AUZOLANA bideratzeko, modu horretan uholdeak jasan dituztenei laguntza emateko. Ahal baduzue, bilera horretara azal zaitezteten eskatzen dute.

Bide batez, zuen kontaktu guztiei honen berri eman diezaiezuen eskatzen dute, baita mugikorrez ere.
 

1 comentario: