viernes, 29 de julio de 2011

JAIETAKO LEHEN EGUN ARRAKASTATSUA

Hasiera bikaina izan dute Loiolako Jaiek, bai horixe!!! Dantza afrikarekin eman zaie hasiera jaiei, hori da gorputza mugitzeko gaitasuna erakutsi dutena neska talde horrek. Umeek ere izan dute afrikar jantzi eta maskarak prestatzeko aukera antolatutako tailerretan. Txupinazoarekin txanpaina barra barra banatu da eta Loiola Parade-k martxa ederra jarri du auzoa zeharkatuz erraldoiekin batera. Eta gauean, kontzertu solidarioan jende asko izan da eta La Pegatina taldeak giro ederra sortu du, Xarma eta DJ Bull-ekin batera. Gaur gehiago!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario